2020(e)ko urriaren 15(a), osteguna

IKT BLOGA

 

Teknologiak eta hezkuntza, ikuspuntu kritiko batetik

DONOSTIA - Udako Euskal Unibertsitateak, UPV/EHUrekin baterako argitalpenean, IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan liburua argitaratu du.

Bi erakunde hauek 2016-2017 ikasturtean martxan jarri zuten graduondokoan oinarritzen da liburua eta 32 adituen ekarpenekin osatu da.

Mikel Iruskieta, Montse Maritxalar, Amaia Arroyo-Sagasta eta Abel Camacho izan dira lan honen edizioaren arduradunak.

2020(e)ko urriaren 13(a), asteartea

Heziketa Fisikoa (SARRERA)

HEZIKETA FISIKOA

Heziketa fisikoa arizmendi ikastolako ikasgai bat da, astean behin egiten dena. Ikasgai honetan izenak ezaten duen moduan heziketa fisikoak lantzen dugu. Heziketa fisikoan kirol mota desberdinak lantzen ditugu, urte bakoitzean, bakoitzaren gaitasun fisikoak taula batean jartzen dugu eta taula horretan ikusten dugu bakoitzak non hobetu behar duen. 

ONGI ETORRI batxilergoko etapa berri honetara. Derrigorrezko bigarren hezkuntza atzean utzi duzu eta lehen aldiz ikasketen nondik norakoak aukeratzeko ardura izango duzu.

Heziketa fisikoari dagokionez, zure hezkuntza ibilbideko azken urtea izango dela gogorarazi nahi dizugu. Hau honela izanik, azken etapa honetan gustoko duzun horretan trebatu eta disfrutatzeko aukera izango duzu.

Ez galdu aukera eta ekin gogotsu lanari!!

Arizmendik leinztarrei zuzendua | Arizmendi ikastola