2019(e)ko martxoaren 11(a), astelehena

ATZAMARRA


Orain dela urte batzuk, ikastolan nengoela, atearekin jolasten nenbilen; eta  atzamarra ate barruan sartzea bururatu zitzaidan. Bat batean, neska altu batek, jenio asko zuenak,  atea itxi zuen  eta neure atzamarra arrapatu zuen.

- Gelditu, mesedez, gelditu! Atzamarra atean dut!! - esan nion oihuka.

Gelditzeko esan nion, baina, ala ere, min handia hartu nuen. Beraz, negarrez hasi nintzen eta  Gelakide guztiak neuri begira geratu ziren, zer gertatu ote zen “galdetuz”.

Andereñoa berehala etorri zen eta gertatutakoaz ohartu bezain laster; korrikan joan zen irakasle gelarantz neure gurasoei deitzera.

- Baina zer gertatu da - galdetu zuen andereñoak.
- Alaitz atearekin atzamarra harrapatu du!! - esan zuen ikasle batek.
- Hau bai zorigaitza!! Lasai Alaitz zure gurasoei deituko diet, itxaron hemen - esan zuen andereñoak.

10 minutu pasa ondoren, kotxez etorri ziren neure bila, nire gurasoak etorri ziren.
Kotxearekin medikuraino (urgentziara) joan ginen, eta bertan txanda hartu zigun, neska polit batek. Urak, berde koloreko begi oso politak zituen. Gainera, gaua bezalako ile beltz distiratsua zuen, diamante baten antza zuela ematen zuen.

30 minutu egon nintzen itxaroten neure txanda heldu arte. Gainera,  oso urduri nengoen .Txanda heldu zenean, mediku gazte bat atera zen. Oso, altua eta bizarduna zen. Gainera, ile marroia zuen eta oso jatorra zela dirudien.
Bat batean galdetu zidan:

-Kaixo, zer gertatu zaizu?
-Atzamarra atearekin harrapatu dut. - erantzun nion minduta.
-Ongi da, orduan behatza begiratu egin behar zaitugu. -esan zidan.

Esan bezala lehenik eta behin, atzamarra begiratu zidan, eta itxuraz, ez zegoen oso ondo...,beraz, erradiografia bat egitea onena zela pentsatu zuten.
Erradiografia egitera joan nintzenean izututa nengoen, eta zerbait gertatu behar zidala pentsatu nuen. Baina sartu bezain laster, erradiografiak egiten zuten medikuek lasaitu egin ninduten.
Gela oso iluna zen; bertan, ohe eta zutiko x-izpien makinak zeuden; ohiek argia zuten. Ni zutikoan jarri nintzen.
-Ez duzu besoa mugitu behar, bestela erradiografia errepikatu egin beharko duzu.- adierazi zidan.
-Bale, saiatu egingo naiz- erantzun nion urduritasunez.

Dena pentsatu baina askoz ere hobetoago atera zen; eta hortik gutxira gelatik atera nintzen. Ateratzean, medikuaren kontsultara heldu nintzen.

Egileak: Iraia Lopez, Oihan Astaburuaga, Elena Chen Yin eta Alaitz Gomez

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina