2019(e)ko martxoaren 11(a), astelehena

EMAKUME ZOROA

Olatz Arrasaten bizi den emakume bat da. Marroi koloreko ile kizkurra eta begi urdinak ditu. Ez da oso altua, tamaina erdikoa. Jendeak oso eskuzabala dela esaten dute, izan ere, hainbat donazio egin ditu ONG desberdinetara. Bere senarrarekin bizi da Arrasaten, bi seme-alaba dauzka eta Aretxabaletan egiten du lan. 

Egun batean, lanera zihoanean, fabrikatik urrun aparkatu zuen, izan ere, ez zegoen fabrikatik gertu aparkatzeko lekurik. Aparkatu ostean, bere bidea jarraitu zuen. 

Bat batean, emakume bat balkoi batetik zintzilik zegoela ikusi zuen.

- Ez ezazu salto egin! - oihukatu zion Olatzek. 

Baina emakumea balkoi azpian zeuden kable batzuetatik zintzilikatu zen.

Olatz emakumeari konbentzitzen zegoen bitartean, beste pertsona bat agertu zen eta 112-ra deitu zuen. Ertzainak eta anbulantziak zetozen bitartean, geroz eta pertsona gehiago agertu ziren balkoi azpian. Olatz emakumeari konbentzitzen jarraitu zuen eta azkenean emakumeak salto egin zuen 4 - 5 metrotatik. Momentu horretan ertzainak eta anbulantzia bat agertu ziren. 

- Kanpora. Utzi, utzi lekua! - esan zuten poliziek.

Medikuek emakumea kamila batean jarri zuten. Emakumeak ileak tximista batek jo bazion moduan zituen. Aurpegian hainbat mozketa zituen, eta ez zen oso altua. Hanka bat apurtu eta buruan lesio txiki bat egin zuela esan zuten. Poliziak emakumearengana hurbildu ziren egin zuenaren zergatia galdetzera.

- Zergatik egin duzu salto? - galdetu zion poliziak.

- Hainbat Japoniarrek harrapatuta eduki naute aste askotan. Ihes egiten saiatu naiz baina ezin izan dut. Ikusi duzuena zen bide bakarra. - azaldu zuen emakumeak.

Poliziarengana emakume bat hurbildu zen. 

- Nik ezagutzen dut emakumea. Lorea da. Bere semea nire alabaren eskola berean dago. - esan zuen.

- Beraz, seme txiki bat dauka? Uste duzu umea barruan egon ahal dela?

- Ez. Ordu honetan umeak ikastolan egoten dira.

Poliziak etxe barrura sartzerakoan, Loreak esandakoa gezurra zela ikusi zuten. Drogen eraginez, imajinatu zuela hori guztia esan zuten. Lurra zigarroz beteta zegoen.

Bertara hurbildu ziren pertsonei DNI a eskatu zien eta kasuko testigu izan ziren.

Olatzek hori guztia pasa ondoren, lanera joan zen eta berandu gainera.

Jone Barandiaran, Txomin Maidagan eta Oier Limia

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina