Gasteizko autobus-geltokira iritsi zenean, konturatu zen zebilela. Autobusa bertatik ateratzen zegoela Iñaki korrika hasi zen. Maletak pisu handia zuen eta ia heltzerakoan bi polizia beregana hurbildu ziren.
- Apa gizon, zelan duzu izena? - galdetu zion polizietako batek.
- Ni Iñaki naiz, zuek? - erantzun zuen Iñakik.
- Orain gure izenek ez dute garrantzia handirik esan zuten poliziek.
Handik gutxira, beste polizia bat heldu zen txakur batekin. Beraiengana heltzerakoan, txakurra zaunka hasi zen. Momentu horretan, gizona konturatu zen txakurra zaunka hasi zela eta arduratu egin zen, berak bazekien zergatik hasi zen zaunka eta.
- Zer duzu maleta horretan, Iñaki? - ahots interesgarri batekin zioen polizietako batek.
- Nik ez dut ezer arrarorik. Arropa arraroa iruditzen bazaizue… - erantzun zuen ironia apur batekin.
Momentu horretan, poliziek ez zioten sinistu, beraz, maleta zabaltzea eskatu zioten.
- Ez dut uzte nire maleta zabaltzeak zerbait konponduko dizuela, ez daukat ezer. - kabreatuta esan zuen Iñakik.
Arrazoi horregatik, poliziek berarengan konfiantza gutxiago sentitu zuten. Beraien fisiko indartsuarekin, nahiz eta pertsona onak izan, Iñaki hartu zuten biren artean eta besteak maleta zabaldu zuen.
- Zabaltzerakoan, hainbat gauza topatu zituzten: Drogak eta hainbat pistola…
- Zer da hau guztia? - galdetu zion poliziak.
- Erantzun! - Oihukatu zion beste batek.
Une hartan, Iñakik ez zuen erantzuten. Hiruren artean komisarioarengana eraman zuten eta bertan hainbat galdera egin zioten.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina