2019(e)ko martxoaren 11(a), astelehena

GURE ETXEAN BEZALA INON ERE EZ

Udako opor luze eta bero batzuetan, Getariako familia bat Mediterraneo aldera joan zen. Mediterraneoan zegoen irla batean zenbiltzan, lasai-lasai. Getariako familia hau lau gaztez eta bi aitaz osatuta zegoen. Bi aitak oso ondo konpontzen ziren beraien artean, oso alaiak baitziren biak.

Bizitza gogorra izan zuten, sexu bereko pertsonak gustatzeagatik, baina heldu izatean, oso zoriontsuak bilakatu ziren. Lau gazteetatik, bi neskak ziren, eta beste biak mutilak. Nahiko ondo konpontzen ziren laurak, nahiz eta anai-arreba guztiak bezala noizbehinka borrokatu.

Irla hura ez zen oso handia. Bost bat herrixkaz osaturik zegoen eta lasaitasuna zen bertako errege. Getariarrak kostaldeko etxetxo batean zeuden, itsasoari begiratzen zegoen batean. Oso irla polita zen eta oso pozik zebiltzan.

Hamargarren eguna zen, abuztuak 24, eta hondartzara zihoazela, aita aldizkaria erostera sartu zen ondoko denda arrunt batean. Aldizkaria erosi ahala, seiak ahoa zabalik gelditu ziren bertan irakurtzen ari zirenaz. “LURRIKARAK ETA TSUNAMIEK EZ DUTE ASKO ITXARONGO” zioen titularrak hartzen zuen ia aldizkari osoko portada. Getariarrak alokatutako etxera itzuli ziren korrika. Heldu bezain azkar, sukaldeko mahian jarri eta bilera bat egin zuten. Zerbait egin behar zuten azkar eta urduritasunak ez ziren asko laguntzen. Neska nagusienak hegazkin bat hartzea proposatu zuen; besteek txalupa batean alde egitea. Horrelako batean, aitek ordenagailua zabaldu eta irtenbide guztietan pentsatuz egokiena hautatzen jarri zuten. Hogei minutu gelditu gabe ibili ostean, ez zeukatela ezertxo ere ez egiteko konturatu ziren: ez hegazkinik, ez txaluparik, ezta beste hotelik ere. Han geratu beharko ziren.

Beraien bost egun txarrenak eduki zituzten, larrialdiaren egunari itxaroten. Beraien bizitzako azken egunak zirela pentsatzen zuten eta ezin zioten negar egiteari utzi.

Halako batean, hainbeste itxarondako eguna heldu zen, lurrikaren eta tsunamiaren eguna.

Seiak ez ziren etxetik ere irten eta gaua etorri zitzaien bat-batean:
 - Gaua da eta ez da tsunamirik gertatu! - esan zuen seme gazteak.
 - Ezta lurrikararik ere! - erantzun zion aita batek.
 - Bizirik gaude! - ospatu zuen alaba nagusiak.
 - Goazen ba ospatzera! - proposatu zuen aita batek.
 - Bai! - erantzun zioten beste guztiek.
 - Ez gara kostaldera inoiz ere itzuliko, a zer sustoa! - esan zuen alaba nagusiak.
 - Ezta pentsatu ere - erantzun zion aita batek.
 - Gure herria hain da polita aprobetxatu egin beharko genukeela - esan zuen anaia gazteak.

Getariarrek gertatutakoa ospatu zuten eta inoiz gehiago ez ziren beraien herritik oso urrutira irten, beraien herria baitzen polita eta gehiago baloratu behar baitzuten.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina