2019(e)ko martxoaren 14(a), osteguna

GURE OROITZAPENETAN

2016ko uda zela, nire familiarekin Mediterraneora joan nintzen, udako opor guztiak bertan pasatzeko asmoz.

Horretarako, familiako kide guztiok, hau da, amak, aitak, amonak, osabak, lehengusinak eta nik, etxe bat hondartza ondoan alkilatzea erabakirik egokiena zela pentsatu genuen.

Bertara ostegun arratsalde batean heldu ginen; 8orduz kotxe batean pasa ondoren; eta kotxeak alkilatutako etxe parean utzi gintuen.

Etxea, handia, zuri kolorekoa eta oso polita zen. Horrez gain, oso deigarria ere zen. Terraza handi bat zeukan izugarrizko bistekin. Orduan, bai denok paradisu hortaz maitemindu ginen.

-Zelako bista ederrak! -esan nuen pozik eta alai.

-Izugarri politak! -gaineratu zuen nire lehengusinak.

-Nor dago udaz gozatzeko prest? -galdetu zuen bat batean nire aitaitak.

-Ni, ni, ni! -erantzun genuen danok batera.

-Goazen ba, denok batera gauzak dagozkien tokietan uzten! -erantzun zuen nire amamak pozik eta alai. Zeren eta, bera oso alaia eta baikorra zen.

Beraz, gauzak bere tokian utzi genituela , eta egunak joan eta egunak etorri zirela. Bat-batean, bazkaltzen ari ginela, amonak esan zuen:

-Oso txarto sentitzen naiz, medikura joan behar dut.

-Berehala, ama. -erantzun zion nire aitak arduratuta.

Hori esan zuenean, denok larritu ginen, zeren eta, amonak gutxitan kexatzen zen. Beraz, medikura eraman genuen, nire aitak, nire osabak eta nik.

Medikura heldu ginen bezain  laster, neska ile kizkurdun batek harreratu gintuen. Itxaroteko eta datu guztiak emateko esan zigun. Pausu guztiak bete genituen. Baina denbora zihoala mina handiagotzen ari zitzaion, baita gure kezka ere.

Etxean geratu zirenak, hondartzara joan ziren, zeren eta, pentsatu zuten laster bueltatuko ginela, baina ez zen horrela izan.

30 minutu pasatu zirenean, azkenean, medikuak txanda hartu ziguten, eta amama ingresatu zuten. Prozesu hau bukatu bezain laster; medikua guregana etorri zen eta hau esan zigun:

-Begira, hau ez da erraza ez niretzat ez zuentzat, baina, zuen senidea bihotzeko bat sufritzen ari da.

Hirurok eskua ahora eta burura eraman genituen, ezer esan gabe.

-Orduan hil egingo da? -erantzun zion nire osabak.

-Benetan, bihotz-bihotzez asko sentitzen dudala, baino baietz esan beharra daukat.

Negarrez hasi nintzen, eta izugarrizko pena sentitu nuen.

Hori esan zigutenean, berehala, familiakoei deitu eta gertatutakoa azaldu genien. Geratutakoaz ohartu ziren bezain pronto, ospitalera hurbildu eta amamarekin pasatu genituen geratzen zitzaizkigun minutuak.

Benetan minduta geratu ginen, nire aitaita batez ere. Beraz, funeral txiki bat egin genion eta geratutako hautsak Euskal Herrira bueltatu genituen.

Asko sufritu genuen, beraz, orduz gero, ez dugu Mediterraneoa berriz zapaldu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina