Bazen behin, lagun koadrila bat ondoko herrira juergan joatea adostu zuena. Lagun koadrila ez zen oso handia, 5 lagunekoa zen. Bere kideak Amaia , Miren , Antton, Pako eta Elene ziren. Amaia eta Miren beti elkarrekin zeuden, Antton beti arazoetan sartzen zen, Pako taldeko lotsatiena eta Elene koadrilako beldurtia zen.
Gutxi gora behera 20:00 aldera bus-a hartzea erabaki zuten baina iritsi zirenean, konturatu ziren autobusa 19:50 pasatzen zela.
-Zer egingo dugu orain?Autobusa galdu dugu…-esan zuen Elenek kezkatuta
-Lasai Elene, autostop eginez joango gara.-lasaitu zuen Mirenek.
-Autostop?Hori ez da arriskutsua izango?-galdetu zuen Elenek berriro ere.
-Ez kezkatu,zu nirekin zaude-erantzun zion Pakok.
Azkenean Elene konbentzitu zuten eta autostop eginez, Ordiziara zoan bidea hartu zuten oinez. Denbora handi bat oinez zaramatzatela furgoneta txuri bat agertu zen.
-Begira! Furgoneta bat dago hor aurrean!-esan zuen alai Amaiak
-Inola ere ez, begiratu nolako itxura duen!-esan zuen Elenek oihuka
-Elene mesedez,ez izan hain beldurtia! Zurekin nekatzen hasia naiz-erantzun zion Anttonek pixkat haserretuta
-Azkenean zerbait gertatuko da, eta ez esan ez nizuela ohartarazi-esan zuen Elenek
Egia esanda Elenek arrazoia zuen. Furgonetak ez zuen oso itxura ona baina herrira iristeko beraien irtenbide bakarra zen, beraz, igotzea erabaki zuten. Atea zabaltzean, gidaria ikusi zuten eta furgonetak baino itxura okerragoa zuen. Gizon altu bat zen, guztiz beltzez jantzita zegoen eta ebakiondo bat zeukan aurpegian.
-Kaixo,nora zoazte?-galdetu zuen furgonetako gizonak
-Ba Ordiziara goaz, baina aharantza ez bazoaz berdin dio- erantzun zuen Pakok.
-Lasai, aharantza noa beraz igo eta eramango dizuet - esan zien mutil misteriotsuak.
Ez oso konbentzituta, gazte koadrila furgonetara igo ziren. Beldur pixka bat zuten eta orduan, furgonetakoa galdera arraroak egiten hasi zen, non bizi ziren, zenbat urte zuten....
Beranduago, koadrila ohartarazi zen, Ordizia herria pasatu zutela, beraz gehiago kezkatzen hasi ziren. Orduan, beste herri arraro batean gelditu ziren, mutilak oso erasokor jaisteko esan zien. Koadrilakoak, mutilak eraso egiteko asmoa zuela pentsatzen zuten, baina bat batean, furgoneta joan egin zela ikusi zuten.
Lasaituta lagun koadrila korrika hasi zen, mutilak berriz etortzeko erabakia hartzen bazuen ere. Bost minutu korrika egin ondoren gelditu egin ziren, baina arazo bat zegoen, leku horretan koberturarik ez zegoen.
-Kakatzarra,leku honetan ez dago koberturarik-esan zuen Anttonek amorruz
-Egia da, nik ere ez dut koberturarik-esan zuen Elenek kezkatuta
Ez zekiten zer egin eta ez zekitenez nun zeuden leku seguru bat topatzea adostu zuten.
-Goazen leku seguru bat topatzen,eta han erabakiko dugu zer egin-esan zuen Pakok jakituriarekin.
-Niregatik ondo.Goazen eskumarantz.-Amaia
Herri arraro horretan buelta bat eman ostean, etxe abandonatu bat ikusi zuten eta sartzea adostu zuten.
-Ongi da,ba zer egingo dugu?Niregatik hemen gaua pasatu eta bihar,argiago egongo dela,polizia bulegoa topatuko dugu-esan zuen Amaiak
-Eta norbait sartzen bada?-galdetu zuen Elenek
-Zu lasai,norbait sartzen bada nik uxatuko dut-esan konfiantzaz Pakok.
Gaua etxe horretan pasatu ondoren, etxera bueltatzeko asmoz, bertatik irten ziren eta bertan emakume bat aurkitu zuten.
-Begira! Emakume bat,berari galdetu diezaiokegu.
-Bai,gainera emakume zahar bat da,konfiantza gehiago ematen dit-esan zuen Elenek
Emakume nagusi horrek , ile grisa zuen eta bere lurrina, limoizko izozkia bezain freskoa zen.
-Barkatu nondik dago polizia bulegoa? - galdetu zion Amaiak emakumeari
-Kale hori jarraitu eta eskumatara dago- argitu zien emakumeak
-Eskerrik asko! - eskertu zion Mirenek
Polizia bulegora iristean, poliziei gertatutakoa kontatu zioten.
Poliziak, koadrilakoei lasaitzen saiatu ziren eta beraien gurasoei deitzeko mugikor bat utzi zien.
-Lasai egon, mutil hori poliziaren ezagun bat da- argitu zien poliziak
-Beste koadrila batzuei ere gertatu zaie guri gertatutakoa?- galdetu zien Anttonek
-Bai, baina lasai egon, ondo zaudete eta hori da garrantzitsuena- esan zion beste polizia batek
-Hurrengo baterako kontu handiagoz ibili eta arazoren bat sortzen bazaizue ez fidatu ezezagunez.
Koadrila beraien gurasoekin hitz egin ostean, beraien etxeetara bueltatuak izan ziren. Eta hurrengo jaietarako kontu handiagoz ibili ziren eta ez ziren ezezagunez fidatu.

Ander Hickey, Irati Santiago, Ane Axpe
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina