Entrenatzaileak ekipoa berotzen jarri zuen, eta berotzen ari ziren bitartean, neska bat korrika ari zela, jausi egin zen.
Aaaaaaaaa - oihukatu zuen neskatxak
Ondo al zaude - galdetu zion entrenatzaileak beregana urbiltzen ari zela
Ez, ez, ez nago ondo! - erantzun zion gazteak burumakur
Utzidazu ikusten - eskatu zion gizonak
Min handia egiten dit, kontuz! - esan zion neskak negarrez
Zutirik jartzeko gai ahal zara? - galdetu zion entrenatzaileak
Ez, ezin dut hanka mugitu ere ez ! - jarraitzen zuen neskak negarrez
Neska honek, ile marroi argia zuen, udazkeneko zuhaitzetako enborren bezalako. Begiak ilearekin bat zetozen eta alturaz, nahiko txikia zen. Barrea beti ahoan zeraman eta bere talderekin egotea asko gustatzen zitzaion, bai entrenatzen edota beste jokaldi batzuk ikusten, jolasten… Gazte honek, kirola egiteko arropa oso koloretsua zeraman eta bat egiten zuen bere izaerarekin.
Neska, eserleku batean eseri zen eta negarrez jarraitzen zuen. Orduan, entrenatzailea kezkatzen hasi zen eta izotzaren bila joan zen. Minutuak aurrera joan ahala, minak hor jarraitzen zuen eta neskak bere aitari deitzea erabaki zuen. Aita etorri bitartean, lagunek kanpora lagundu zioten, neska ezin zelako ibili, baina neskaren aurpegian sufrimendu handia ikusi zutenez, berarekin gelditzea erabaki zuten.
Minutu batzuk pasa ondoren, aita iritsi zen. Iritsi ahala, bere alabaren aurpegia begiratzeaz nahikoa izan zuen bere alaba ez zegoela ondo jakiteko eta dudarik eduki gabe bere umea ospitalera eramatea erabaki zuen.
Zer moduz txiki? - galdetu zion aitak.
Gaizki, aita gaizki! - erantzun zion neskak triste.
Ba zeri ari gara itxaroten? Goazen medikuarengana.
Ospitalera iritsi eta bertako gela bakarti eta isilean eserita itxaron zuten. Bere izena esan ala, medikuarengana urbildu eta medikuak bere hanka ukitzen hasi zen. Medikuak gazteari hanka ukitzen ari zela, galderak egiten zion, zer zuen jakiteko asmoz. Ostean, mediku gazte baina jakintsuak, min handia zuela ikustean, erradiografia bat egitera bidali zuen, oso arraroa bai zen molestatzen zion lekua.
Erradiografiaren txanda heldu zenean, neska urduri zegoen bere lehenengo aldia zelako. Ez zen berak uste zuen beldurgarria, ohe baten etzan zioten eta medikuak makina batzuk ondo jarri ostean bi erradiografia atera zioten. Argazkiak medikuaren eskuan zeramala, aitari bertan ikusten zena azaldu zion ondo. Honek, neskak eskafoidean fisura txiki bat zeukala esan zien eta denboratxo bat eramango ziola errekuperatzeak. Hankan egindakoa zer zen jakin ostean, igeltsua jarri zioten beste gela txuri eta garbi batean. Igeltsua ondo jarri eta gogortu ostean, bertako muleta batzuekin etxera itzuli ziren aita eta alaba.
Alaba ez zegoen beti bezain pozik eta alai, hiru hilabetetan eskubaloia ikusi bakarrik ahal zuelako, ez entrena, ez partidurik jokatu.
Aste ilunpetsu bat pasa ostean, medikuarengana itzuli ziren aita eta alaba. Ostiral bat zen ura eta neska oso urduri zegoen, ez zekien ondo igeltsua kenduko zioenik. Medikuaren gelara sartu eta medikuak horrela esan zion:
Gaur igeltsua kendu behar dizut.
Primeran! -erantzun zuen neskak ilusioz.
Jarri ezazu hanka hemen gainean - eskatu zion medikuak - mina egiten dizu?
Gutxiago - erantzun zion irribarre txiki batekin.
Bere hanka hobeto zegoen. Gaztearen begiak, etxeko argiak baino gehiago piztu ziren momentu artan, ezin zuen sinetsi eta poztasun horrekin bere lagunei kontatzeko irrikatan zegoen. Bere poztasunak oso gutxi iraun zion, medikuak nahiz eta igeltsu gabe egon ezin zuela kirolik egin esatean. Hilabete bat edota bi ezer egin gabe egotea komeni ziola eta besterik gabe, etxera itzuli ziren.
Neskak etxetik kanpo egon nahi zuen eta bere lagunekin bueltatxo bat ematera joan zen. Arratsalde gabean aldiz, mina egin zuen kiroldegira urbildu zen, bere gustuko taldearekin egotera eta taldekoak animatzera. Nahiz eta berak ezin zuen jolastu bere taldea sentitzen zuen bere barruan.
Malen Arteche
Iranzu Arbizu
Fatima Lamhandar
Ane Uribesalgo
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina