Hurrengo goizean , Josunek eta bere familiak eskiatzeko arropa jantzi, gosaldu eta estazio bidera joan ziren. Estaziora heltzerakoan forfait-ak erosi zituzten eta eskiak janzten hasi ziren.
Berehala, elurretara joan eta eskiatzen jardun ziren. Aita eta anaia alde batetik joan ziren eta Josune eta ama aldiz bestetik;
Gero eguerdiko 15:00 etan ikusiko gara. - esan zuen amak.
Ados laster arte, ondo pasa! - erantzun zion aitak.
Jarraian, Josune eta ama teleaulkietan igo eta gorantz joaten hasi ziren. Ia heltzerakoan, ama eskiarekin trabatu eta teleaulki guztiak geratu egin ziren;
A zer espektakulua egin dudan. - esan zuen amak lotsati-lotsati.
Lasai ama ez zaitez arduratu! Ez behar bat izan da . - erantzun zion alabak bere amari.
Bertako gizona oso haserre, Josuneren amari eta berari iraintzen hasi zen.
Errusiar aluak , ez dakizue eskiatzen, beti berdin zaudete, beti berdinak! Teleaulkiak oztopatzen! - oihukatu zuen bertako gizonak.
Izan ere, gizonak ez zekien beraiek gazteleraz ulertzen zutela, errusiarrak zirela pentsatzen zuen . Bi emakumeek gertatutakoa alde batera utzi zuten eta eskiatzera joatea erabaki zuten.
Baina, ama berehala irainduta sentitu zen, ez zuen oso ondo hartu gizonak esandakoa beraz, erabaki zuen gizonarengana joatea, eta gauzak konpontzea.
Eguerdion jauna zuk esan duzun bezala teleaulkiko errusiarra naiz zure ustean, baina nik gazteleraz badakit beraz dena ulertu dizut eta ez zait ongi iruditu esan diguzun dena. - azaldu zion amak jaunari.
Barkatu anderea, ez nekien zer egin, beti egoten da norbait trabatu egiten dena beraz gaur sutan nengoen horregatik oihukatu dizuet esan dudana. - esan zion gizonak oso arduratuta.
Lasai egon, baina jakin asko mindu diguzula, hurrengoan lasai hartu eskiatzaileek holako gauzak egiten dutenean eta errespetu gehiagorekin jokatu. - erantzun zion amak errespetu guztiarekin.
Barkamena eskatu zuen eta horren ondorioz, gizonak familia guztia gonbidatu zuen bertako jatetxean bazkari goxo batera.
Aitari eta anaiari istorioa kontatzeko asmoa zuten.
Aita aita! Ez duzu sinistuko gertatutakoa. - pozik eta alai oihukatu zion Josunek aitari.
Esaidazu maitea. - erantzun zion aitak.
Josunek bere aitari gertatutakoa kontatu eta berehala bazkaltzera joan ziren. Bukatu orduko, ohartu ziren 50€ aurreztu zutela bazkariari esker.
Eguna bukatutakoan, familia osoa hotelera joan zen. Hurrengo egunean maleta guztiak hartu eta bukatu ondoren herrira bueltatu ziren.
Oso ondo pasatu zuen familia guztiak Aste Santua, errepikatzeko asmoz joan ziren herrialde horretatik.
Haizea Otxoa, Mirari Plazaola eta Erika Ferreira
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina