2019(e)ko martxoaren 11(a), astelehena

PATINETE MADARIKATUA

Uztaileko egun batean , Oihanek zortzi urte egin zuenean, patinete bat oparitu zioten. 

Eskerrik asko aita, oso polita da - eskertu zion umeak aitari.

Mutikoa alaia, jatorra , ausarta eta  kirolaria zen. Ile gutxiko ume bat zen , argala eta txikia. Oihan bere aitaren Orioko etxean zegoen eta patinetea estreinatzeko irrikaz zegoen.  Aita  Jon deitzen zen. 30 urte zituen.Oso argala zen, baita oso kirolaria ere. Triatloiak egiten zituen eta Oihan beti animatzera joaten zen. Aitak   hilean 100€ donatzen zituen. Oso esku-zabala zen.
Goiz hartan aita erosketak egin behar zituen.

Joan al naiteke kotxearen aurretik patinetean? - galdetu zion Oihanek irrikaz

Bai lasai, baina kontuz - baieztatu zion aitak.

Aldapa handi bat jaisten hasi zenean. Abiadura handiarekin jausi egin zen. Aurpegia lurraren kontra joaz. Lurra zementuz egina zegoen. Oraindik bidea ez zegoen bukatuta. Jausi bezain laster, Oihan negarrez hasi zen.

Aita!! Aita!! laguntza…! - oihukatu zuen Oihanek
Ume, ume, ondo al zaude? Ea ba goazen ospitalera  bizkor - esan zuen Jonek 



Orduan , aitak kotxea gelditu zuen eta Oihan kotxean sartuz, Zarautzeko ospitalera abiatu ziren abiadura bizian . 

Oihan ez zaitez lokartu, okerrago izango da ! -  esan zion Jonek izututa.

Oihanek ez zion kasu egin eta lokartu egin zen. Hamabost minutu geroago ospitalera heldu ziren. 

Hemen gaude Oihan , heldu gara - oihukatu zuen aitak pozik

Ospitalea txuria eta oso handia zen. Aitak begia nola zuen begiratu zion.

Ai ene,  handi-handia eginda daukazu, barrutik morea eta kanpotik horia duzu.

Jarraian, Oihan esnatu egin zen. Aitak eskuetan hartu eta korrika ospital barrura eraman zuen. Ondoren  medikua umetxoarengana etorri zen. 

Mediku bat, mesedez! Nire umeak istripu bat izan du! - esan zuen Jon-ek urduri.

Sartu zaitez gela honetan - esan zion medikuak Jon lasai nahian.

Hirurak gelan sartu ziren.Gela argia, txuria eta lasaia zen.Medikua begia aztertzen zegoen bitartean , lasaitzeko, galderak egin zion.
Zelan deitzen zara? Ni Puri - Galdetu zion medikuak

Oihan deitzen naiz eta 8 urte ditut.

Zer gertatu zaizu? - Galdetu zion Purik begia ukitzen zegoen bitartean bista konprobatuz.
Aldapa bat patinetearekin jaisten nengoen eta aurpegia lurraren kontra jo dut.- esan zion Oihanek.


Medikua txikia, lodia  eta oso atsegina zen. 

Ea ba itxi begia, 2€-ko txanpon bat jarriko dizut begian, gehiago ez handitzeko. - esan zion medikuak

Oihanek begia itxi zuen eta  15 minutu pasa ondoren txanpona kendu zion.

Pomada eta pastilla hauek emango dizut minarentzako, egunean 8 orduro hartu eta pomada gauetan eman behar duzu. - esan zion medikuak
Eskerrik asko Puri- eskertu zion Aitak

Oihan eta Jon hospitaletik irten eta berriro Orioko etxera joan ziren.


Bi aste pasa ostean , Oihanen begia guztiz  sendatu zegoen, ez zuen pomadarik ematen, ezta pastillarik hartzen ere, izan ere, berriz ere aldapatik jaisten saiatu zen.Oraingo horretan ez zen erori eta gehiago zaintzen hasi zen.


HODEI, AINHOA ETA IRAITZ

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina