2019(e)ko martxoaren 22(a), ostirala

FAMILIA BAT OPORRETAN

Udako egun bat zen. Ikastola bukatu ondoren, familia bat : amona Clara ( argala eta ilea zuhaitzaren kolorekoa), aitona Juan ( argala eta begi urdinekoa), euren semea Carlos( jatorra eta begi berdekoa), Carlosen emaztea Laura ( alaia eta ile luzekoa) eta beraien alaba Jone ( ile eta begi marroidunak), oporretan joan ziren mediterraneo aldera.

Familia hark gauza guztiak hartu eta hondartzara joatea erabaki zuen pozik. Heldu orduko, tunbonak jarri eta amona eta Laura eguzkia hartzen jarri ziren. Besteak uretan sartu ziren.

17:00-ak ziren eta, bat-batean, ura barrurantz sartzen hasi zen. Konturatu orduko uretan zebilen neskatxa bat oihuka hasi zen.

-AAAAAA! Tsunami eta lurrikara bat datoz! Goazen hemendik - esan zuen uretan zegoen neskatxak.

-Aita, aita hemendik joan behar dugu! -esan zion Jonek aitari.

-Bai! Baina lehenago amonari eta amari esan behar diegu -erantzun zion aitak.

Uretatik irten eta amonari eta amari kontatu zieten.

- Ez da egia izango! - erantzun zuen amonak urduri.

Familia hondartzatik irten zen eta lurrikara eta tsunamia bi ordu barru izango zirela jakin zuten. Hotelerantz abiatu ziren eta gauza guztia hartu zituzten hoteletik urruntzeko nahian.

-Zer moduz helikoptero bat eskatzen badugu? - esan zuen amonak.

- Hori bai ideia ona! - esan zuen aitak.

- Hemen dago helikopteroaren telefonoa. Deitu egingo dut, gure bila etorri dadin! - esan zuen amonak.

-Helikopteroak ordu erdi iraungo du ona etortzen, egon erne eta dena prest eduki - esan zuen amonak.

Ordu erdi pasata, helikopteroa etorri zen, baina, aldi berean, tsunamia eta lurrikara era etorri ziren. Horregatik ez zuten denbora eduki ihes egiteko eta denak hil ziren.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina