Bazen behin, Irlandar familia bat Benidormen oporrak pasatzen. Familia hori uda guztietan Benidormera joaten zen lagunekin. Hau da, 3 familia guztira, 6 guraso eta 8 ume.
Familia protagonista 6 pertsonez osatuta zegoen: Gurasoak eta lau ume. Umeen izenak honek ziren: Maddi, Miren, Lia eta Ekain. Hauek oso antzerakoak ziren, ile horia eguzki izpien bezain argiak zuten eta denek begi berde ilunak zuten. Txikienak, Maddi, 6 urte zituen eta nagusienak , Ekain, 16 urte zituen.
Egun batean, Abuztuaren 8an, ohikoa zen bezala, Familia guztiak elkartu ziren bazkaltzeko, hondartzan zegoen taberna polit batean.
-Kaixo! Gaur zer nahi duzue jateko?- galdetu zuen tabernariak.
-Betikoa, hau da, guretzat paella bat eta umeentzat menu infantila- erantzun zuen gurasoetako batek.
Janaria etorri eta jan bitartean , oso berandu egin zen, hori dela eta, jan ondoren, umeak txikipark batean utzi zituzten eta gurasoek siesta eder bat hartzera joan ziren.
-Bueno, gero 18:30etan umeak jaso eta igerilekura ez?- galdetu zuen gurasoetako batek.
-Bai, hori da arratsaldeko plana.
-Ados, agur.
-Agur.
Horrela agurtu ziren gurasoak eta bakoitza bere apartamentura sartu zen. Siesta bota eta gero, bakoitza bere umearen bila joan zen eta danak batera igerilekura joan ziren. Maddik bere toalla gustukoena eraman zuen, larrosa zen, oso alaia eta polita zen, bera bezalakoa.
-Kaixo, zenbat zarete?-galdetu zuen igerilekuko gizon batek.
-12 gara.
Igerilekuan sartu eta oso ondo pasatu ondoren, etxera joateko ordua heldu zen. Gurasoek kanpoan afaldu behar zutenez, umeei afaria eman zieten eta lotara bialduz gero, apartamentutik oso hurbil zegoen taberna batera jaitsi ziren, umeengandik gertu egoteko.
Afaltzen ari ziren bitartean, ordu erdi bat pasatu eta gero, gurasoetako bat joan zen ikustera ea ume guztiak lotan zeuden ala ez eta ea baten batek laguntza behar zuen ala ez.
Apartamentu guztietan sartu zen familia protagonistarenean izan ezik. Hara sartzerakoan, denak lotan zeudela ikusi zuen, baina Maddi ez zegoela ikusi bitartean, tabernara bueltatu zen bere gurasoei notizia emateko.
Guraso guztiak asko kezkatu ziren, ondorioz, poliziari deitzea erabaki zuten:
-Bai? zein da zure arazoa?
-Nire umea desagertu egin da!
-Ez kezkatu, oraintxe bertan joango gara zuengana.
-Bale, mila esker, Aquasol apartamentuetan gaude.
Ez zuten asko tardatu poliziak etortzen. Lehenik eta behin, zona guztia arakatu zuten eta Maddiren hainbat aztarna aurkitu zutenez, aztarnak jarraitzea erabaki zuten.
Bide luze eta mingarria izan zen Maddiren gurasoentzat. Hauek, negarrez jarraitzen zuten eta haien begietan iluntasuna eta mina ikusten zen.
-Hemen dago!-oihukatu zuen poliziak oso pozik.
-Maddi! Eskerrik asko Jauna!- oihukatu zuen negarrez bere amak.
Maddi, lotan zegoen, bera sonanbulua zen eta eta ez ziren horretaz gogoratu. Susto handia eman zien denei, baina umea ondo zegoela ikusita, denak lasaiago gelditu ziren zalantzarik gabe.
-Eskerrik asko zuen lana egiteagatik- esan zuen Maddiren amak.
-Ez da ezer izan, horretarako gaude.
Maddiren gurasoen begietan alaitasuna eta lasaitasuna ikusterakoan, Maddiri irribarrea atera zitzaion, alaitasun irribarrea.
Irlandara bueltatzeko eguna heldu zen, Familiak dana maletan sartu eta dana jasoz gero, aireportura joan ziren. Familia guztiek hegazkin berbera hartu zuten eta Irlandara bueltatu ziren.
Etxera sartzerakoan, Maddik eta bere familiak, bakea sentitu zuten, bakea eta poztasun handia.
Egunak joan ahala, poztasuna hor jarraitzen zuen haien aurpegietan. Horrela, istorio hau bere bukaerara heldu zen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina