Patxik ez zuen inoiz hain azkar korrika egin. Komikietako Flash ematen zuen. Egun hartan, goizeko hamarretan, autobusa artu behar zuen Bartzelonara joateko. Beyonce ren kontzertua zeukan. Ez zuenarekin espero kontatu zuen, nahi gabe, goiz hartan, 9:30 etan esnatuko zela.
Autobus geltokiko jendea begira geratzen zitzaion. Bere zorte txarrerako, baldosa batekin estropezu egin, lurrera jausi eta maleta barruan zuen guztia jausi zitzaion. Pentsatu aurretik, dena jasotzen hasi zen. Jendea berari laguntzera hurbildu zen eta bi minutu beranduago abian zen berriro. 9:58 ak ziren eta korrika jarraitzen zuen, urrinean autobusak ikusten zituen. Bidean, adin handiko emakume batekin elkartu zen.
-Barkatu andrea. Bartzelonako autobusa non dago? - galdetu zion Patxik.
-Han bertan. Azkar, abiatzeko puntuan dago. - erantzun zion.
-Eskerrik asko.
Autobusera iritsi zen. Munduko pertsonarik zoriontsuena sentitzen zen momentu horretan.
-Tiketa mesedez. - eskatu zion gidariak.
-Bai. Hemen duzu. - esan zion Patxik.
-Bidaia ona izan.
Patxiren kezka guztiak hegan joan ziren. Bere begi urdinek lasaitasuna adierazten zuten, bere sudur txikiak arnasa lasai hartzen zuen. Leiho ondoko aulkian eseri zen. Minutu gutxitara, begiak itxi zituen.
Esnatu zenean, aharrausika hasi zen. Leihora begiratu zuen. Pasaia ederra iruditu zitzaion, belardi berde berdeak ikusi zituen. Eguzkia inoiz baino argitsuago zegoen, izugarrizko zirrara sentitu zuen.
Erlojua begiratu eta 10:25 zirela konturatu zen. Leihora begiratu zuen berriro, autobus bat ikusi zuen. Autobusaren aurrealdea ikusi eta kartelean ‘’Bartzelona’’ jartzen zuela konturatu zen. Ia bihotzeko bat eman zion. Txoferrarengana joan zen. Gelditzeko eskatu zion, baina ezin izan zuen, izan ere, autopistan zeuden.
Valentziara iritsi zenean, autostop egiten hasi zen. Kotxe bat gelditu zitzaion.
-Nora zoazte? - galdetu zuen Patxik.
-Gu, Bartzelonara.
-Zuekin joan naiteke?
-Noski, utzi maleta.
Patxi ez zen inoiz hain pozik egon. Emogi irribarretsua bezain pozik zegoen. Iritsi zirenean, Patxi, zuzenean kontzertua egingo zen estadiora joan zen. Baina iritsi zenean, jendea irteten ari zela konturatu zen. Patxi, pertsona alaia zen, baina momentu triste hori ez zuen inoiz ahaztuko.
Txomin Maidagan Ruiz
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina